lundi 15 septembre 2014

ATELERIEN AURKEZPENA

Atelerien aurkezpena

Joste iniziazioa
Karina Kouture-ekin 06 76 48 86 45
Betidanik nahi izan baduzu josten ikasi, eta zure gain ibili jantzi eta etxeko apainketen egiteko, iniziazio ateleria zuretako egina da. Esku punduetatik oinarrizko tekniketara, neurrien hartzetik maxinen mantentzera, jantzi konpontzetik etxeko apaindurara, gauza andana bat ezagutuko duzu nahiak asetzeko eta gozatzeko !
Heldu ta gazte : Astelehen, asteazken, ostegun edo ostiraletan arratsaldez, 6etatik 8ak arte.
INSKRIPZIOEN ARABERA
Heldu : astelehen eta ostiral arratsaldetan 3etatik 5ak arte.
Prezioa : 400 euro urtea 26 ateleriendako (ateleri 1 astero)
edo 250 euro otsaila bukaera arte 15 ateleriendako (ateleri 1 astero

Edertze – Bestelakotze ateleria
Mirarien herrien Alicia-rekin 05 59 37 39 05
Ene sagu ttipiak, ainitz zirezte zuen eskuekin gauzak sortzeko nahian eta uste duzue malestrukak zireztela ... baztertu sinesmen hori. Lapina xapelatik ateratzen delarik bezala ... magia da ... eta zuek duzue egin ! Jolasgarri ateleria joslegaiendako egina !
Haur : asteazkenetan arr.2etatik 4ak arte
Prezioa : 400 euro urtea 26 ateleriendako (ateleri 1 astero)

Edertze – Bestelakotze ateleria
les Fées Tralalako Julierekin 06 63 75 17 09
Deus ez dela galtzen, dena bestelakotzen ! Pentsatu ez genituen ideia onak hor dituzue atzemanen : nola t-shirtak, gonak, zaku, moda osagarri, apaintze osagarriak egiten ahal diren soinean ezartzen ez ditugun jantzi zaharrekin. Joste kurtso abila, eguneroko zoragarria.
Haur : azaroaren 22an eta abenduaren 20an, goiz.10etatik eguerdi arte - Prezioa : 15 euro ateleri bakotx.
Heldu ta gazte : astearte 5ak30tik 7ak30ak arte
Heldu : astelehen goiz. 10etatik eguerdi arte
Prezioa : 400 euro urtea 26 ateleriendako (ateleri 1 astero)


Ehuntze ateleria
me-tissages-ko Annekin 06 88 89 60 48
Badakizue nola egina den oihala ? Zatozte oinarrizko ehuntze teknikaren entseatzera eta zuen asmatzeaz apaindurik, paregabeko zatien sortzera, hari, luma, elektronika, nahi duzuena erabiliz ... Egindako zatiak erabiltzen ahal dituzue buhurdi, zaku, postal, nahi duzuenaren egiteko... zuek ikus ...
Heldu, gazte, haur : asteazkenetan arr.4etatik 6ak arte, 15 egunero.
Egunak : urriak 8, urriak 22, azaroak 5, azaroak 19, abenduak 3, abenduak 17, urtarrilak 7, urtarrilak 21.
Prezioa : Aldi batendako 20 euro - Urtekoa : 272 euro, 34 euro hilabetero.

Trikota eta Kakorratza
Trikota Mathildekin 06 79 44 34 79
Ze plazerra berarentzat edo besteentzat sorkuntza paregabeak egitea ! Zergatik ez bere lepokoa, bere txanoa edo bere trikota norberak trikotatu ? Jantziak nini edo haurrentzat, estalkia eta baita ere apaindura puskak. Lasai zaitez trikotatuz ! Zen trikota zen !

Kakorratza Monikekin 07 78 10 40 82
Uste duzue kakorratza zapixka eta amatxiren erridauak direla bakarrik ? (arras pollitak izanik ere). Apaindurak egiten ahal dira ere, etxeko edo jantzietan. Haria, kotoina eta artilea erabiltzen ahal da baita ere plastikoa (birziklatu zakuekin) eta t-shirt zaharrekin ... zatozte entseatzera !
Heldu ta gazte : Larunbat goizetan 10etatik eguerdi arte, 15 egunero.
Egunak : urriak 11, urriak 25, azaroak 15, azaroak 29, abenduak 13, urtarrilak 10, urtarrilak 24, otsailak 7, otsailak 21, martxoak 7, martxoak 21, apirilak 4, apirilak 18, maiatzak 2, maiatzak 16,maiatzak 30.
Prezioa : Aldi batendako 20 euro - Urtekoa : 272 euro, 34 euro hilabetero.
 
-->
Sylviren ateleria
Sylvierekin 06 82 61 41 70
Laguntzea zuen proiektu gauzatzen proposatzen dautzue, hasiberri edo aditu. Trukaketa eta elkartze momentuak biziko dituzue, giro langile goxo batean. Bakarrik fite joaten da, elgarren artean urrunago.
Heldu ta gazteendako : larunbatez 14:00etatik 17:00ak arte, 15 egunero.
Egunak : urriak 11, azaroak 8, azaroak 22, abenduak 6, abenduak 20.
Prezioa : urririk jadanik kurtso bat segitzen dutenentzat - 20 euro hilabetero.

Aucun commentaire:

Enregistrer un commentaire